2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

8. SAIOA

Heldu da lauhileko honetako azken astea, eta horrekin batera, IKT irakasgaiaren azken bi saioak.

Teoriako saioan, azken hiru taldeek euren aurkezpena egin dute. Lehen taldea Mooc-i buruz aritu da, zer den (dohainik eskaintzen diren onlineko ikastaroak dira), kontzeptuaren jatorria, motak, abantailak eta deabantailak eta horrelakoak azalduz, baita Lehen Hezkuntzarako erabilera eta etorkizunerako aukerak aipatuz.

Bigarren taldeak egin duen aurkezpena, guztiekin konparatuta oso desberdina izan da. Power Pointeko diapositibez lagundutako ohiko azalpena beharrean, galdera lehiaketa bat egin dute, ikasleoi erantzuteko aukera emanez; galdera bakoitzaren ostean erantzunaren zergatia azaldu dute. Aurkezpen dibertigarria iruditu zait, modu originalean egindakoa. Talde honek IKTen erabilera eskolan azaldu du, eta hurrengo taldeak ere gai horri jarraipena eman dio.

Esan bezala, azken taldeak egindako aurkezpena eskolan IKTen erabilerari buruzkoa izan da, eta hauek, horretarako dekalogoa aurkeztu digute; hau da, zer egin beharko litzatekeen IKTen erabilera egokia egiteko.

Azken aste honetako saio praktikoa, ohikoa baino laburragoa izan da. Hasteko, QRen inguruan aritu gara. QRa bi dimentsiotako barra kodea da, eta link bat izango balitz bezala funtzionatzen du. Askotan ikusiak nituen, eta banekien eskuko telefonoarekin informazio hori gorde genezakeela, baina ez nekien nola sortzen ziren. Horretarako, guk UNITAG programaren bitartez, gure blogeko kodea sortu dugu, eta ondoren, gure blogean txertatu. Nirea, blog honen eskuma aldeko zutabean agertzen da.

Horren ostean, irakasleak WORDLE programa azaldu digu apur bat, eta azaletik ikusi ahal izan dugu zertarako balio duen. Nolabait esateko, hitzez osatutako hodei bat sortzeko balio du, lan bteko hitzik errepikatuenak azaltzen dituena, ideia nagusi moduan erabiltzeko. Hona hemen kontzeptua hobeto ulertzen lagunduko dizuen irurdia:

http://www.wdyl.com/#wordle

Hori azaldu eta gero EASELLY ezagutu dugu. Honek aukera ematen digu irudi bat sortzeko, eskema, testu eta grafikoak erabiliz. Hona hemen nik sortutako proiektua:




websitewer
easel.ly

Hau sortzeko, programak eskeintzen zidan plantilla bat erabili eta euskarara itzuli dut, eta ondoren irudiaren kolorea aldau dut. Tresna egokia iruditzen zait ume nagusiekin erabiltzeko DBHko ikasleentzako adibidez, baina ez nuke Lehen Hezkuntzarako aplikatuko, izan ere grafikoak sortzea zailegia izan daiteke eurentzako.

Klasea amaitzeko, PLE, MOOC eta LSM kontzptuak landu ditugu, hasieran aalpen labur baten bidez, eta bideo baten bidez gero.

PLE: Personal Learning Enviroment
MOOC: Massive Online Open Course. Ikastaro irekia da.
LSM: Learning Managment System. Egela, moodle bezalakoak. Ikaskuntza kudeatzeko sistemak dira.

Kontzeptu horiek hobeto barneratzeko honako bideo hau ikusi dugu:



Bueno ba, hau izan da azken saioa, baina oraindik ere beste azken sarrera bat egingo dut, lauhileko honetan egindakoari buruzko hausnarketa orokor bat egiteko. Beraz, geroarte!

7. SAIOA

Kaixo denoi berriro ere!

Azken aurreko astea dugu hau, eta lauhilekoa amaitzear dago...
Aste honetako saio magistralean, hiru aurkezpen prestatuta zeuden arren, birentzako denbora besterik ez da egon.

Lehen taldeak web 2.0ri buruzko artikulu bat aurkeztu digu, eta bertan web 1.0 eta web 2.0ren arteako aldeak azaldu dizkigute. Web 3.0ri buruz ere aritu dira amaieran, eta horraino heltzeko prozesua azaltzeaz gain, zein onura izango dituen ere aipatu dute. Aurkezpen ona egin dutela iruditu zait, eta informazio baliagarria helarazi digutela, izan ere, gauza berriak ikasteko aukera egon da.

Hurrengo taldea, e-learning-ari buruz aritu da. Kontzeptu honek urruneko formazio ereduari egiten dio erreferentzia eta honen bidez, pertsona batek ikastaro bat egin dezake, munduko edozein lekutatik. Haren ezaugarriak ere aipatu dituzte, eta besteak beste, honakoak dira: heziketa lagundua egiten da, edukiak eguneratuta daude, ikaslea erdigunea da eta komunikazioa errazagoa da. Lehen hezkuntzan e-learning-a nola txertatu dezakegun ere azaldu digute, izan ere, gehienbat unibertsitatean eta zikloetan erabiltzen den tresna da.

Praktiketako saioan, hasteko, HOT POTATOES programa erabilten ikasi dugu. Honek, zenbait ariketa ezberdin sortzeko aukera ematen digu, lotzeko ariketak, gurutzegramak, letra-sopak... Oso programa erabilgarria iruditu zait, ariketa sinpleak sortzeko aukera ematen duelako eta gainera, eskolako umeekin erabiltzeko oso tresna dibertigarria iruditzen zaidalako. Hau erabiltzen ikasteko, bikoteka jarri eta ariketa bat prestatu dugu. Ariketa honetan Europako zenbait herrialde ageri dira, eta aukeren artean dagokion hiriburua hautatu behar da. Hona hemen ariketa:


http://hot-potatoes.softonic.com/


Hurrengo landu dugun programa PIXTON izan da. Honekin gure gustuko komikiak sor ditzakegu. Ohi bezala bikoteka jarri eta saltzeatzen ibili gara. Hau da guk sortu dugun komikia, ez dugu lortu beste modu batean txertatzea, eta horregatik, irudi moduan jarri dugu.



Ondoren, ISSU ikusi dugu, eta harekin batera, CALAMEO. Biak ere, online eskeintzen diren zerbitzua dira, norbere dokumetuak eta halakoak bertara igo eta gero horiek ikusteko aukera ematen dutenak. Guztion artean landu ditugu apur bat, klaseko pertsona bat ordenagailu nagusian sltzeatzen ibili da, guztiok programa horien erabilera ikusteko.

Klasearekin amaitzeko PODCAST-ak landu ditugu. Horretarako klase erdiak, GOEAR programa erabili dugu eta besteek PODERATO. Goear-en bidez, edozein audio igo daiteke, eta horrela edonork bila dezake. Frogatzen ibili gara, eta abestiak edo guk grabatutako audioak igo ditugu.

Aste honetako saio praktikoa nahiko entretenigarria izan da, batez ere lehen bi programak erabili ditugunean. Erabilgarriak iruditu zaizkit, horrela umeek era aktibo eta dibertigarri batean ikasi ahal izango dute, eta motibatuago egongo dira.

Datorren astean azken saioa egingo dugu, beraz, hurrengora arte!


2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

6. SAIOA

Astero bezala, saio magistralean, gai teorikoen aurkezpenekin jarraitu dugu. Bi taldek gai berdinaren inguruko azalpena egin dute, Interneteko arriskuei buruzkoa.

Lehen taldeak, Interneti buruzko sarrera txikia egin du, haren inguruko onurak aipatuz, baina ondoren egokitu zaien gaiean sakondu eta honek dituen arriskuak azaldu dizkigute. Batez ere, adin txkikoek dituzten arriskuetan zentratu dira, eta zenbait mota azaldu dizkigute: alde batetik, umeek pertsona nagusi batekin hitz egitean duten arriskuak bereizi dituzte, eta bestetik, lege alderdiarekin zerikusia dutenak (Interneten esaten denak norbait mintzen duenean, edo egindakoa legez kontrakoa denean).

Bigarren taldeak ere, ideia horiek errepikatu ditu, baina segurtasuna bermatzeari buruz aritu dira, eta eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean zein izan beharko litzatekeen. Honako hau da eskolak egin dezakeena: Internenetn inguruko interesa adierazi eta ikasleek sarean egiten /lortzen dutena eztabaidatu; Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu; eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz; IEP prestatu, ezarri eta berrikusi. Posta elektronikoaren eskola erabilerari buruz ere aritu dira.

Aste honetako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere, Interneteko arriskuak era argiago batean ikusi ditudalako, eta etorkizuneko irakasle bezala, horien aurrean nola joka dezakedan ikusi ahal izan dudalako.




Saio praktikoan hezkuntza software-en inguruan aritu gara. Horretarako, ARDORA programa jorratu dugu, errefortzu ariketa bezala interesgarria dena eta zenbait ariketa euskaraz sortzeko aukera ematen duena. Letra sopak, puzzleak...eta halako ariketak sor ditzakegu, eta ueek era aktibo batean ikas dezakete honekin, eta euren hizkuntzan.

Ondoren,  JCLIC/CLIC programekin ibili gara. Bigarrena lehenengoa baino zaharragoa da, eta JCLIC Javaren bitartez erabili behr da. Guztion artean bertako matematika ariketa batzuk egin ditugu, eta gero progrma horrekin saltzeatzen ibili gara.

Atsedenaldiaren ostean, EDUCAPLAY erabili dugu, eta bikoteka ariketa batzuk sortu ditugu. Hemen uzten dizkizuet guk egindakoak:
Irakasleak HOT POTATOSen inguruko azalpen laburra eman du, beranduago landuko dugun programa izango delarik.

Azkenik, STORYBIRD landu dugu. Programa honek ipuin bat sortzeko aukera ematen digu, irudien bitartez lagunduta doana. Oso programa polita iruditu zait, baina zenbait akats ikusi dizkiot. Horietako bat, jar daitezkeen irudiak nahiko murriztuak direla da, izan ere, ez dago aukera handirik, eta ezin da edozein irudi jarri, hor agertzen direnak jartzeko aukera bakarrik dago. Hona hemen nik sortu dudan ipuina:

Aste honetako saioak oso interesgarriak iruditu zaizkidala aipatu behar dut, izan ere, gauza berri asko ikasi ditut.
Besterik gabe, hurrengo astean bueltatuko naiz!

2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

5. SAIOA


 Kaixo!!!
5. saioan gaude, eta gaur ere, ohi bezala aste honetan egindakoa kontatuko dizuet.

Saio teorikoan, ohi bezala taldeen aurkezpenak izan ditugu. Gaur bi taldek azaldu digute euren lana.

Lehen taldeak Horizonte Priektua azaldu du, eta honek, etrokizunean hezkuntzan teknologia berrien eragina azaltzen du, esanguratsuak izang diren tresnak aipatuz. Hiru dimentsiotako imprimaketa ere aipatu dute, eta hori oso gai interesgarria iruditzen zait, harrigarria iruditzan baitzait.

Bigarren taldea, online ikastaroei buruz aritu da, eta bereziki MOOC aipatu dute. Hau online egiten den ikastaroa da, irekia dena, eta zenbait alde on ditu. Alde batetik ez dago zertan inora joan beharrik ikastaroa egiteko, eta bestetik, materiala eskuragarri daukagu Interneten. Eskolan tableten erabilera ere aipatu dute, eta horrek dituen abantailak ere azaldu dituzte (motibazioa handitzea, teknologia berriekiko ezagutza handitzea...).

Gaurko praktika saioan, webquestak landu ditugu. Klasean hartu ditudan apunteen laburpena eginez, hona hemen zenbait informazio baliagarri:
Webquestak jarduera hezitzailea dira, internet bidezko ikerketa lana bultzatzen dutenak, kooperatiboak eta orientatzaileak. Irakasleak galdera batzuk planteatzen itu eta aurretiaz aukeratutako baliabideetan ikasleek informazioa bilatu behar dute. Talde lanean eta elkar ezagutzan oinarritzen dira webquestak. Sei atal dituztela esan dezakegu:
1.       Sarrera: ikaslea gaiaren inguruan bideratzea eta ikaslearen motibazioa sustatzea du helburu.
2.       Zeregina: bertan lortu behar duten zeregina azaltzen zaio.
3.       Prozedura: zeregina lortzeko eman beharreko urratsak eta lan egiteko moduari buruzko orientabideak azaltzen ditu.
4.       Baliabideak: informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko ematen direnak webguneak, entziklopedia digitalak, laguntza dokumentuak proposatzen ditu.
5.       Ebaluazioa:kontuan hartuko dena zer den azaltzen da bertan. 
6.       Ondorioak: komunean hausnarketa egiten da bertan: prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz eta hobespenaz.
Iraupenaren arabera sailkapena egin daiteke:
·         Iraupen motza. 1-3 ekintza. Gaia ezagutu eta antolatu.
·         Iraupen luzea. Aste 1 edo hilabete 1. Gaia garatu eta landu.
·         Miniwebquest
Erabiltzaile eta gaiaren arabera ere sailkatu daitezke, eta horien zerrenda oso luzea da.
Denak bezala, webquestek badituzte alde on eta txarrak. Alde positiboak honakoak lirateke, besteak beste:
·         Internetekin lotua
·         Talde lana
·         Ikasle aktiboa
·         Motibagarria
·         Praktikoa
·         Entretenigarria
·         Desberdina
·         Doakoa
·         Atalka egituratua
·         Didaktikoa
Alde negatiboak hauek izan daitezke:
·         Diseinu luzea
·         Autonomia gutxi
·         Metodologia berria
·         Gidatuegia
·         Ordenagailuaren beharra
·         On line izatea

Webquestak alde batera utzita, Bloomen axonomiaz ere aritu gara apur batez. Bertan irakasleek ikasleei proposatzeko helburu eta gaitasunak biltzen dira:

http://www.greenwichschools.org/page.cfm?p=9421

Goitik hasita lehen hirurak (create, evaluate eta analyze) Higher Order Thinking bezala sailkatzen dira eta gainerakoak Lower Order Thinking moduan.

Alde teorikoa amaituta, Padlet programa erabili dugu, muralak sortzeko balio duena. Bertan ibiltzeko aukera izan dugu, eta bikoteka adibide bat sortu dugu. Hona hemen gure lana:




Tresna polita irduitu zait, baina nahiko mugatua da. Aukera gutxi daude, bai atzekaldea aukeratzerako orduan, bai loturak egiterako orduan, eta bai izenburuak eta horrelakoak nahi den moduan egiteko ere. Letra motak nahiko mugatuak daude, eta ezin da lotura handirik egin. Gauza sinple bat egiteko baliagarri izan daiteke, baina handiagoa edo zailagoa den zerbait egiteko ez da batere erabilgarria.

Bueno ba, aste honetakoa ere hor joan zaigu! Hurrengora arte irakurle hori!

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

4. SAIOA

Aupa!

Hemen naukazue berriro ere, aste honetakoaz hitz egiteko prest. Aurreko astea, modulu astea izanik, ez genuen ohiko saiorik egin, horren ordez, gure zalantzak argitzeko irakaslearengana etortzeko aukera izan genuen.

Aste honetan, saio magistralean, arkezpena egitea egokitu zaigu bi talderi. Gu izan ginen aurkezten lehenak eta gure gaia IKTen erabilera hezkuntzan izan zen. Bertan gaur egungo eskolaren analisia egin genuen, IKTen erabilera oso urria dela oraindik eta testu idatziei eta liburuei oraindik ere garrantzi handia ematen zaiela aipatu genuen. Gainera, hezkuntzan IKTak nola sartu genitzakeen aukerak eman genituen, bakoitza zehatz azalduz. Aukera horietako batzuk, jada klasean landu ditugun blogak, moodle zein mapa kontzeptualak dira, baita duela gutxirarte ezagutzen ez nituen marka-gune sozialak ere. Azken horiek Interneteko estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko baliagarriak dira, eta hezkuntzari begira, aukera ona dira irakasleak zein ikasleek euren artean web orri interesgarrien zerrendak elkarbanatzeko. Marka-gune sozial garrantzitsuena geroago aipatuko dudan delicious da. Moodle hezkuntzari zehazki bideratutako plataforma da, irakasleari ikastaro bat sortu eta kudeatzen uzten diona; online ikasketetako euskarriak dira eta gainerako ikasketetan osagarri gisa erabiltzen dira, irakurketak eskaintzeko, lanak bideratzeko, eztabaidak bultatzeko... Bideojokoak ere aipatu genituen, oso aukera ona direlako sarean lan egiteko. Scratch programak adibidez aukera ematen digu istorio, pertsonaia zein bideojokoa sortu eta partekatzeko. Bideojokoekin ia edozein gai landu dezakegu eta aukera ona da ikasleei beste euskarri bat eskaintzeko, eta aktibotasuna, motibazioa etab. lantzeko.

Aurkezpena oro har, ondo atera zitzaigula uste dut; eta gure burua ebaluatzerako orduan, nahiz eta akatsen bat eduki genuen, nahiko nota ona eman genion gure lanari. Hemen daukazue aurkezpena egiteko erabili genuen power pointa.



Praktiketako saioan, aurreko astean irakasleak gure taldeari azaldu ziguna azaldu dio klase osoari. Aurreko modulu astean, gure taldekook ireakaslearengana joatea erabaki genuen, modulu lanean IKT irakasgaiko azalpenak entzuteko. Bertan, gaur azaldu dituen hainbat gai jorratu genituen. Lehenengo, bibliografia  nola egin azaldu digu. Informazioa nondik atera dugun arabera, modu ezberdinean idatziko dugu:

Liburua: Abizena, izena (urtea): liburuaren titulua. Non argitaratua: argitaletxea.
Aldizkaria: Abizena, izena (urtea): artikuluaren izenburua. Aldizkaria, alea, orrialdeak.
Web orrialdea: Abizena, izena (urtea): artikuluaren izena. http//…
Liburu bateko artikulu jakin bat: Abizena, izena (urtea): Hezkuntzari oinarriak jarri nahian, In Abizena, izena (liburuarena): Hezkuntzaren motibazioak ( artikuluko orrialdeak). Non argitaratua: argitaletxea.

Horrez gain, delicious ere landu dugu klasean, gure aurkezpenean aipatutako marka gune soziala. Bertan, interesatzen zaizkigun laste-markak online gorde ditzakegu.

Bideoen inguruan ere aritu gara, modulu lanerako bat egin behar dugula kontuan hartuta. Hasieran, musikadun bideoen adibideak ikusi ditugu, eta erabiltzen den musika zeinen garrantzitsua den azaldu digu irakasleak. Adibide horien artean "El maltrato sútil" bideoa daukagu: musika egokia erabiltzen du gai horretarako; hitz batzuen tonua aldatzen du, gauza batzuei indarra emateko; musika omentuaren arabera igo edo jeitsi egiten da...
Beste bideo on baten adibidea honako hau da, Haziak eta Jakintza izenekoa. Musika momentu egokian sarzten da, eta irudien aldaketetara egokitzen da.


HAZIAK ETA JAKINTZA from Basortu Elkartea on Vimeo.

Bueno ba, gaurkoz amaitu dut gogoetarekin, beti bezala datorren astean gehiago!

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

3. SAIOA

Kaixo!!
Astero bezala, hemen nauzue berriro ere, IKT klasean egin dudana komentatzeko.

Aste honetako saio teorikoan, talde bati aurkezpena egitea egokitu zaio. 5 urteko umeek posta elektronikoa erabiltzeko proiektu bat aurkeztu ziguten, Euskal herriko bi eskolatako esperientziak kontatuz. Aurkezpen ona egin zuten orokorrean eta oso gai interesgarria irudtu zitzaidan. Asko harritu ninduen proiektu horrek, harrigarria baita hain ume txikiak posta elektronikoarekin lanean aritzea.



Saio praktikoan, hainbat gauza ezberdin landu ditugu. Lehenik eta behin, gure blogarentzako lizentzia eskuratu ahal izan dugu creative commons-en. Lizentzia lortzea oso erraza izan da, eta gure blogarentzako pribatutasuna zehaztu ahal izan dugu. Bestalde, web orri bat ezagutzeko aukera izan dugu, copyscape, eta bertan gure lana kopiatua izan den ala ez ziurtatzeko aukera daukagu.
Hori alde batera utzita, argazkiak editatzeko programa ezberdinak ikusi ditugu. Talde bakoitzak programa bat aztertu behar izan du, gero besteei horren funtzionamendua azaltzeko.
Gainera, argazkien ezaugarriak aztertu ditugu, kolorea, argia, planoa... Talde bakoitzetik bi pertsona kalera atera behar izan dira, eta gai baten inguruko argazkiak atera dituzte, gero guztioi erakusteko.

Aste honetako bi klaseak nahiko interesgarriak iruditu zaizkit, ezagutzen ez nituen gaiak jorratu ditugulako.

2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2. SAIOA

Kaixo!
Hemen nago berriro, aste honetako IKT irakasgaiko klaseei buruzko hausnarketa egiteko.

Atzoko saio magistralean Web 2.0ri buruz aritu ginen eta hainbat kontzeptu argitu zizkigun irakasleak. Gauz asko ezezagunak ziren niretzako, eta beraz, saio hori ondo etorri zitzaidan gaiaren inguruko kontzeptuak gehiago ezagutzeko. Kontzepturen bat aipatzekotan konbergente eta dibergente hitzak aipatuko ditut. Konbergentea izateak inguruko gauzekin lotura daukala esan nahi du, eta dibergentek aldiz, kontrakoa, loturarik ez duela.

http://en.wikipedia.org/wiki/Web_2.0


Praktiketako saioan, saioaren denborarik gehienean, bost pertsona baino ez gara egon, eta horrek klasea arinago egiteko aukera eman du. Haiseran, zaindegia zer den ikusi ahal izan dugu, eta bertatik artxiboak nola jeitsi. Irakasleak artxiboak konprimitzen ere erakutsi digu, izan ere, zaindegira zerbait igo nahi izanez gero, zip formatuan hobeto.Horren ostean, power point aurkezpen on bat egiteko aholkuak eman dizkigu, zein letra mota eta tamainatan jarri, zein kolore erabili, idatzi behar den hitz kopurua... Power Pointean animazioa jartzearena ere errepasatu dugu, mapa kontzeptualak nola egin... Interesgarriena, Power Pointa erabiliz soinua txertatzen ikasi eta horiekin ipuin bat egin dugunean izan da. Web orri batean eskola batean egindako lana jeitsi dugu eta gainetik gure ahotsa grabatu dugu. Hau oso erabilgarria izan daiteke, etorkizunean umeekin erabiltzeko, horregatik interesgarria iruditu zait.

Hori izan da aste honetan egin dugun lana IKTn, datorren astean gehiagorekin etorriko natzaizue!



2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo saioa


Kaixo berriro ere!

Blog honetan IKT (Informazio eta komunikazio teknologiak) klasean egindakoaren inguruko gogoetak idatziko ditut, saio bakoitzaren ostean. Gaur, lehen praktika saioa egin dugu, eta beraz, oinarrizko gauzekin hasi gara.

Oinarrizkoarekin hasiz, hasieran irakasleak google-en bilaketak nola egin behar diren azaldu digu, eta adibideak bilatu ditugu pantaila handian, guztiok ikusteko moduan.

Ondoren, blog bat sortzeko pausuak azaldu ditu banan-banan. Gmail kontutik abiatuta, orain irakurtzen ari zaren blog hau sortu dut, eta ondoren froga modura lehenago argitaratu ditudan sarrerak sortu ditut, bideoz, audioz, power point zein aldizkariz osatuak. Ez da oso lan zaila izan, beraz, arin ulertu dut nola egin behar den. Audio, bideo zein liburu edo aldizkariak blogean txertatzeko, dagokion programan (youtube, issuu, goear...) sartu ostean eta nahi dugun abesti, liburu edo bideoa aukeratu ostean, egin behar dugun gauza bakarra elkarbanatu jartzen duen atalean klik egin eta hor agertzen den linka gure sarrera berrian itsastea da. Horrekin, sarrerak nola egitren diren ikasi dugu. Horren ostean, gure blogaren diseinua aldatzen ibili gara, izenburuari argazki bat txertatzen, koloreak aldatzen...etab.


Gaurko klaseak gure bloga sortzen ikasteko balio izan du, eta bide batez, hemendik aurrera erabiliko duguna sortzeko. Blogger nola erabili ikasi dut, orain arte ia erabili ez dudan programa bat izan baita, eta ezagutzen ez nituen beste hainbat programa ezagutzeko balio izan dit, hala nola slideshare, goear edo issu.
Hau izan da gaurko klasean egin dugunaren inguruko gogoeta, hurrengo sarreran gehiago!

La educación prohibida






Hona hemen dokumental interesgarri baten trailerra:



Aurreko ikasturtean dokumental hori jarri ziguten klasean, gero gaiari buruzko gogoeta egiteko. Dokumental oso gomendagarria da, beraz, nahi izanez gero, interneten duzue ikusgai.

Ongi etorri!

Kaixo guztioi!
Ongietorria ematen dizuet nire blogera. Hau nire lehen sarrera da, froga moduan klasean egin dudana. EHUko Magisteritza eskolan ikasten dut, eta honako blog hau klasean erabiliko dudana izango da.

Besterik gabe, hurrengo sarreran gehiago idatziko dut, eta nire lana hobeto ezagutu ahal izango duzue. Gogor eutsi!