2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo saioa


Kaixo berriro ere!

Blog honetan IKT (Informazio eta komunikazio teknologiak) klasean egindakoaren inguruko gogoetak idatziko ditut, saio bakoitzaren ostean. Gaur, lehen praktika saioa egin dugu, eta beraz, oinarrizko gauzekin hasi gara.

Oinarrizkoarekin hasiz, hasieran irakasleak google-en bilaketak nola egin behar diren azaldu digu, eta adibideak bilatu ditugu pantaila handian, guztiok ikusteko moduan.

Ondoren, blog bat sortzeko pausuak azaldu ditu banan-banan. Gmail kontutik abiatuta, orain irakurtzen ari zaren blog hau sortu dut, eta ondoren froga modura lehenago argitaratu ditudan sarrerak sortu ditut, bideoz, audioz, power point zein aldizkariz osatuak. Ez da oso lan zaila izan, beraz, arin ulertu dut nola egin behar den. Audio, bideo zein liburu edo aldizkariak blogean txertatzeko, dagokion programan (youtube, issuu, goear...) sartu ostean eta nahi dugun abesti, liburu edo bideoa aukeratu ostean, egin behar dugun gauza bakarra elkarbanatu jartzen duen atalean klik egin eta hor agertzen den linka gure sarrera berrian itsastea da. Horrekin, sarrerak nola egitren diren ikasi dugu. Horren ostean, gure blogaren diseinua aldatzen ibili gara, izenburuari argazki bat txertatzen, koloreak aldatzen...etab.


Gaurko klaseak gure bloga sortzen ikasteko balio izan du, eta bide batez, hemendik aurrera erabiliko duguna sortzeko. Blogger nola erabili ikasi dut, orain arte ia erabili ez dudan programa bat izan baita, eta ezagutzen ez nituen beste hainbat programa ezagutzeko balio izan dit, hala nola slideshare, goear edo issu.
Hau izan da gaurko klasean egin dugunaren inguruko gogoeta, hurrengo sarreran gehiago!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina