2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

8. SAIOA

Heldu da lauhileko honetako azken astea, eta horrekin batera, IKT irakasgaiaren azken bi saioak.

Teoriako saioan, azken hiru taldeek euren aurkezpena egin dute. Lehen taldea Mooc-i buruz aritu da, zer den (dohainik eskaintzen diren onlineko ikastaroak dira), kontzeptuaren jatorria, motak, abantailak eta deabantailak eta horrelakoak azalduz, baita Lehen Hezkuntzarako erabilera eta etorkizunerako aukerak aipatuz.

Bigarren taldeak egin duen aurkezpena, guztiekin konparatuta oso desberdina izan da. Power Pointeko diapositibez lagundutako ohiko azalpena beharrean, galdera lehiaketa bat egin dute, ikasleoi erantzuteko aukera emanez; galdera bakoitzaren ostean erantzunaren zergatia azaldu dute. Aurkezpen dibertigarria iruditu zait, modu originalean egindakoa. Talde honek IKTen erabilera eskolan azaldu du, eta hurrengo taldeak ere gai horri jarraipena eman dio.

Esan bezala, azken taldeak egindako aurkezpena eskolan IKTen erabilerari buruzkoa izan da, eta hauek, horretarako dekalogoa aurkeztu digute; hau da, zer egin beharko litzatekeen IKTen erabilera egokia egiteko.

Azken aste honetako saio praktikoa, ohikoa baino laburragoa izan da. Hasteko, QRen inguruan aritu gara. QRa bi dimentsiotako barra kodea da, eta link bat izango balitz bezala funtzionatzen du. Askotan ikusiak nituen, eta banekien eskuko telefonoarekin informazio hori gorde genezakeela, baina ez nekien nola sortzen ziren. Horretarako, guk UNITAG programaren bitartez, gure blogeko kodea sortu dugu, eta ondoren, gure blogean txertatu. Nirea, blog honen eskuma aldeko zutabean agertzen da.

Horren ostean, irakasleak WORDLE programa azaldu digu apur bat, eta azaletik ikusi ahal izan dugu zertarako balio duen. Nolabait esateko, hitzez osatutako hodei bat sortzeko balio du, lan bteko hitzik errepikatuenak azaltzen dituena, ideia nagusi moduan erabiltzeko. Hona hemen kontzeptua hobeto ulertzen lagunduko dizuen irurdia:

http://www.wdyl.com/#wordle

Hori azaldu eta gero EASELLY ezagutu dugu. Honek aukera ematen digu irudi bat sortzeko, eskema, testu eta grafikoak erabiliz. Hona hemen nik sortutako proiektua:




websitewer
easel.ly

Hau sortzeko, programak eskeintzen zidan plantilla bat erabili eta euskarara itzuli dut, eta ondoren irudiaren kolorea aldau dut. Tresna egokia iruditzen zait ume nagusiekin erabiltzeko DBHko ikasleentzako adibidez, baina ez nuke Lehen Hezkuntzarako aplikatuko, izan ere grafikoak sortzea zailegia izan daiteke eurentzako.

Klasea amaitzeko, PLE, MOOC eta LSM kontzptuak landu ditugu, hasieran aalpen labur baten bidez, eta bideo baten bidez gero.

PLE: Personal Learning Enviroment
MOOC: Massive Online Open Course. Ikastaro irekia da.
LSM: Learning Managment System. Egela, moodle bezalakoak. Ikaskuntza kudeatzeko sistemak dira.

Kontzeptu horiek hobeto barneratzeko honako bideo hau ikusi dugu:



Bueno ba, hau izan da azken saioa, baina oraindik ere beste azken sarrera bat egingo dut, lauhileko honetan egindakoari buruzko hausnarketa orokor bat egiteko. Beraz, geroarte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina