2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

7. SAIOA

Kaixo denoi berriro ere!

Azken aurreko astea dugu hau, eta lauhilekoa amaitzear dago...
Aste honetako saio magistralean, hiru aurkezpen prestatuta zeuden arren, birentzako denbora besterik ez da egon.

Lehen taldeak web 2.0ri buruzko artikulu bat aurkeztu digu, eta bertan web 1.0 eta web 2.0ren arteako aldeak azaldu dizkigute. Web 3.0ri buruz ere aritu dira amaieran, eta horraino heltzeko prozesua azaltzeaz gain, zein onura izango dituen ere aipatu dute. Aurkezpen ona egin dutela iruditu zait, eta informazio baliagarria helarazi digutela, izan ere, gauza berriak ikasteko aukera egon da.

Hurrengo taldea, e-learning-ari buruz aritu da. Kontzeptu honek urruneko formazio ereduari egiten dio erreferentzia eta honen bidez, pertsona batek ikastaro bat egin dezake, munduko edozein lekutatik. Haren ezaugarriak ere aipatu dituzte, eta besteak beste, honakoak dira: heziketa lagundua egiten da, edukiak eguneratuta daude, ikaslea erdigunea da eta komunikazioa errazagoa da. Lehen hezkuntzan e-learning-a nola txertatu dezakegun ere azaldu digute, izan ere, gehienbat unibertsitatean eta zikloetan erabiltzen den tresna da.

Praktiketako saioan, hasteko, HOT POTATOES programa erabilten ikasi dugu. Honek, zenbait ariketa ezberdin sortzeko aukera ematen digu, lotzeko ariketak, gurutzegramak, letra-sopak... Oso programa erabilgarria iruditu zait, ariketa sinpleak sortzeko aukera ematen duelako eta gainera, eskolako umeekin erabiltzeko oso tresna dibertigarria iruditzen zaidalako. Hau erabiltzen ikasteko, bikoteka jarri eta ariketa bat prestatu dugu. Ariketa honetan Europako zenbait herrialde ageri dira, eta aukeren artean dagokion hiriburua hautatu behar da. Hona hemen ariketa:


http://hot-potatoes.softonic.com/


Hurrengo landu dugun programa PIXTON izan da. Honekin gure gustuko komikiak sor ditzakegu. Ohi bezala bikoteka jarri eta saltzeatzen ibili gara. Hau da guk sortu dugun komikia, ez dugu lortu beste modu batean txertatzea, eta horregatik, irudi moduan jarri dugu.



Ondoren, ISSU ikusi dugu, eta harekin batera, CALAMEO. Biak ere, online eskeintzen diren zerbitzua dira, norbere dokumetuak eta halakoak bertara igo eta gero horiek ikusteko aukera ematen dutenak. Guztion artean landu ditugu apur bat, klaseko pertsona bat ordenagailu nagusian sltzeatzen ibili da, guztiok programa horien erabilera ikusteko.

Klasearekin amaitzeko PODCAST-ak landu ditugu. Horretarako klase erdiak, GOEAR programa erabili dugu eta besteek PODERATO. Goear-en bidez, edozein audio igo daiteke, eta horrela edonork bila dezake. Frogatzen ibili gara, eta abestiak edo guk grabatutako audioak igo ditugu.

Aste honetako saio praktikoa nahiko entretenigarria izan da, batez ere lehen bi programak erabili ditugunean. Erabilgarriak iruditu zaizkit, horrela umeek era aktibo eta dibertigarri batean ikasi ahal izango dute, eta motibatuago egongo dira.

Datorren astean azken saioa egingo dugu, beraz, hurrengora arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina