2014(e)ko abenduaren 27(a), larunbata

6. SAIOA

Astero bezala, saio magistralean, gai teorikoen aurkezpenekin jarraitu dugu. Bi taldek gai berdinaren inguruko azalpena egin dute, Interneteko arriskuei buruzkoa.

Lehen taldeak, Interneti buruzko sarrera txikia egin du, haren inguruko onurak aipatuz, baina ondoren egokitu zaien gaiean sakondu eta honek dituen arriskuak azaldu dizkigute. Batez ere, adin txkikoek dituzten arriskuetan zentratu dira, eta zenbait mota azaldu dizkigute: alde batetik, umeek pertsona nagusi batekin hitz egitean duten arriskuak bereizi dituzte, eta bestetik, lege alderdiarekin zerikusia dutenak (Interneten esaten denak norbait mintzen duenean, edo egindakoa legez kontrakoa denean).

Bigarren taldeak ere, ideia horiek errepikatu ditu, baina segurtasuna bermatzeari buruz aritu dira, eta eskolaren zeregina interneteko arriskuen aurrean zein izan beharko litzatekeen. Honako hau da eskolak egin dezakeena: Internenetn inguruko interesa adierazi eta ikasleek sarean egiten /lortzen dutena eztabaidatu; Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu; eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi material didaktiko egokiak erabiliz; IEP prestatu, ezarri eta berrikusi. Posta elektronikoaren eskola erabilerari buruz ere aritu dira.

Aste honetako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere, Interneteko arriskuak era argiago batean ikusi ditudalako, eta etorkizuneko irakasle bezala, horien aurrean nola joka dezakedan ikusi ahal izan dudalako.




Saio praktikoan hezkuntza software-en inguruan aritu gara. Horretarako, ARDORA programa jorratu dugu, errefortzu ariketa bezala interesgarria dena eta zenbait ariketa euskaraz sortzeko aukera ematen duena. Letra sopak, puzzleak...eta halako ariketak sor ditzakegu, eta ueek era aktibo batean ikas dezakete honekin, eta euren hizkuntzan.

Ondoren,  JCLIC/CLIC programekin ibili gara. Bigarrena lehenengoa baino zaharragoa da, eta JCLIC Javaren bitartez erabili behr da. Guztion artean bertako matematika ariketa batzuk egin ditugu, eta gero progrma horrekin saltzeatzen ibili gara.

Atsedenaldiaren ostean, EDUCAPLAY erabili dugu, eta bikoteka ariketa batzuk sortu ditugu. Hemen uzten dizkizuet guk egindakoak:
Irakasleak HOT POTATOSen inguruko azalpen laburra eman du, beranduago landuko dugun programa izango delarik.

Azkenik, STORYBIRD landu dugu. Programa honek ipuin bat sortzeko aukera ematen digu, irudien bitartez lagunduta doana. Oso programa polita iruditu zait, baina zenbait akats ikusi dizkiot. Horietako bat, jar daitezkeen irudiak nahiko murriztuak direla da, izan ere, ez dago aukera handirik, eta ezin da edozein irudi jarri, hor agertzen direnak jartzeko aukera bakarrik dago. Hona hemen nik sortu dudan ipuina:

Aste honetako saioak oso interesgarriak iruditu zaizkidala aipatu behar dut, izan ere, gauza berri asko ikasi ditut.
Besterik gabe, hurrengo astean bueltatuko naiz!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina