2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2. SAIOA

Kaixo!
Hemen nago berriro, aste honetako IKT irakasgaiko klaseei buruzko hausnarketa egiteko.

Atzoko saio magistralean Web 2.0ri buruz aritu ginen eta hainbat kontzeptu argitu zizkigun irakasleak. Gauz asko ezezagunak ziren niretzako, eta beraz, saio hori ondo etorri zitzaidan gaiaren inguruko kontzeptuak gehiago ezagutzeko. Kontzepturen bat aipatzekotan konbergente eta dibergente hitzak aipatuko ditut. Konbergentea izateak inguruko gauzekin lotura daukala esan nahi du, eta dibergentek aldiz, kontrakoa, loturarik ez duela.

http://en.wikipedia.org/wiki/Web_2.0


Praktiketako saioan, saioaren denborarik gehienean, bost pertsona baino ez gara egon, eta horrek klasea arinago egiteko aukera eman du. Haiseran, zaindegia zer den ikusi ahal izan dugu, eta bertatik artxiboak nola jeitsi. Irakasleak artxiboak konprimitzen ere erakutsi digu, izan ere, zaindegira zerbait igo nahi izanez gero, zip formatuan hobeto.Horren ostean, power point aurkezpen on bat egiteko aholkuak eman dizkigu, zein letra mota eta tamainatan jarri, zein kolore erabili, idatzi behar den hitz kopurua... Power Pointean animazioa jartzearena ere errepasatu dugu, mapa kontzeptualak nola egin... Interesgarriena, Power Pointa erabiliz soinua txertatzen ikasi eta horiekin ipuin bat egin dugunean izan da. Web orri batean eskola batean egindako lana jeitsi dugu eta gainetik gure ahotsa grabatu dugu. Hau oso erabilgarria izan daiteke, etorkizunean umeekin erabiltzeko, horregatik interesgarria iruditu zait.

Hori izan da aste honetan egin dugun lana IKTn, datorren astean gehiagorekin etorriko natzaizue!



2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Lehenengo saioa


Kaixo berriro ere!

Blog honetan IKT (Informazio eta komunikazio teknologiak) klasean egindakoaren inguruko gogoetak idatziko ditut, saio bakoitzaren ostean. Gaur, lehen praktika saioa egin dugu, eta beraz, oinarrizko gauzekin hasi gara.

Oinarrizkoarekin hasiz, hasieran irakasleak google-en bilaketak nola egin behar diren azaldu digu, eta adibideak bilatu ditugu pantaila handian, guztiok ikusteko moduan.

Ondoren, blog bat sortzeko pausuak azaldu ditu banan-banan. Gmail kontutik abiatuta, orain irakurtzen ari zaren blog hau sortu dut, eta ondoren froga modura lehenago argitaratu ditudan sarrerak sortu ditut, bideoz, audioz, power point zein aldizkariz osatuak. Ez da oso lan zaila izan, beraz, arin ulertu dut nola egin behar den. Audio, bideo zein liburu edo aldizkariak blogean txertatzeko, dagokion programan (youtube, issuu, goear...) sartu ostean eta nahi dugun abesti, liburu edo bideoa aukeratu ostean, egin behar dugun gauza bakarra elkarbanatu jartzen duen atalean klik egin eta hor agertzen den linka gure sarrera berrian itsastea da. Horrekin, sarrerak nola egitren diren ikasi dugu. Horren ostean, gure blogaren diseinua aldatzen ibili gara, izenburuari argazki bat txertatzen, koloreak aldatzen...etab.


Gaurko klaseak gure bloga sortzen ikasteko balio izan du, eta bide batez, hemendik aurrera erabiliko duguna sortzeko. Blogger nola erabili ikasi dut, orain arte ia erabili ez dudan programa bat izan baita, eta ezagutzen ez nituen beste hainbat programa ezagutzeko balio izan dit, hala nola slideshare, goear edo issu.
Hau izan da gaurko klasean egin dugunaren inguruko gogoeta, hurrengo sarreran gehiago!

La educación prohibida






Hona hemen dokumental interesgarri baten trailerra:



Aurreko ikasturtean dokumental hori jarri ziguten klasean, gero gaiari buruzko gogoeta egiteko. Dokumental oso gomendagarria da, beraz, nahi izanez gero, interneten duzue ikusgai.

Ongi etorri!

Kaixo guztioi!
Ongietorria ematen dizuet nire blogera. Hau nire lehen sarrera da, froga moduan klasean egin dudana. EHUko Magisteritza eskolan ikasten dut, eta honako blog hau klasean erabiliko dudana izango da.

Besterik gabe, hurrengo sarreran gehiago idatziko dut, eta nire lana hobeto ezagutu ahal izango duzue. Gogor eutsi!