2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

4. SAIOA

Aupa!

Hemen naukazue berriro ere, aste honetakoaz hitz egiteko prest. Aurreko astea, modulu astea izanik, ez genuen ohiko saiorik egin, horren ordez, gure zalantzak argitzeko irakaslearengana etortzeko aukera izan genuen.

Aste honetan, saio magistralean, arkezpena egitea egokitu zaigu bi talderi. Gu izan ginen aurkezten lehenak eta gure gaia IKTen erabilera hezkuntzan izan zen. Bertan gaur egungo eskolaren analisia egin genuen, IKTen erabilera oso urria dela oraindik eta testu idatziei eta liburuei oraindik ere garrantzi handia ematen zaiela aipatu genuen. Gainera, hezkuntzan IKTak nola sartu genitzakeen aukerak eman genituen, bakoitza zehatz azalduz. Aukera horietako batzuk, jada klasean landu ditugun blogak, moodle zein mapa kontzeptualak dira, baita duela gutxirarte ezagutzen ez nituen marka-gune sozialak ere. Azken horiek Interneteko estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko baliagarriak dira, eta hezkuntzari begira, aukera ona dira irakasleak zein ikasleek euren artean web orri interesgarrien zerrendak elkarbanatzeko. Marka-gune sozial garrantzitsuena geroago aipatuko dudan delicious da. Moodle hezkuntzari zehazki bideratutako plataforma da, irakasleari ikastaro bat sortu eta kudeatzen uzten diona; online ikasketetako euskarriak dira eta gainerako ikasketetan osagarri gisa erabiltzen dira, irakurketak eskaintzeko, lanak bideratzeko, eztabaidak bultatzeko... Bideojokoak ere aipatu genituen, oso aukera ona direlako sarean lan egiteko. Scratch programak adibidez aukera ematen digu istorio, pertsonaia zein bideojokoa sortu eta partekatzeko. Bideojokoekin ia edozein gai landu dezakegu eta aukera ona da ikasleei beste euskarri bat eskaintzeko, eta aktibotasuna, motibazioa etab. lantzeko.

Aurkezpena oro har, ondo atera zitzaigula uste dut; eta gure burua ebaluatzerako orduan, nahiz eta akatsen bat eduki genuen, nahiko nota ona eman genion gure lanari. Hemen daukazue aurkezpena egiteko erabili genuen power pointa.



Praktiketako saioan, aurreko astean irakasleak gure taldeari azaldu ziguna azaldu dio klase osoari. Aurreko modulu astean, gure taldekook ireakaslearengana joatea erabaki genuen, modulu lanean IKT irakasgaiko azalpenak entzuteko. Bertan, gaur azaldu dituen hainbat gai jorratu genituen. Lehenengo, bibliografia  nola egin azaldu digu. Informazioa nondik atera dugun arabera, modu ezberdinean idatziko dugu:

Liburua: Abizena, izena (urtea): liburuaren titulua. Non argitaratua: argitaletxea.
Aldizkaria: Abizena, izena (urtea): artikuluaren izenburua. Aldizkaria, alea, orrialdeak.
Web orrialdea: Abizena, izena (urtea): artikuluaren izena. http//…
Liburu bateko artikulu jakin bat: Abizena, izena (urtea): Hezkuntzari oinarriak jarri nahian, In Abizena, izena (liburuarena): Hezkuntzaren motibazioak ( artikuluko orrialdeak). Non argitaratua: argitaletxea.

Horrez gain, delicious ere landu dugu klasean, gure aurkezpenean aipatutako marka gune soziala. Bertan, interesatzen zaizkigun laste-markak online gorde ditzakegu.

Bideoen inguruan ere aritu gara, modulu lanerako bat egin behar dugula kontuan hartuta. Hasieran, musikadun bideoen adibideak ikusi ditugu, eta erabiltzen den musika zeinen garrantzitsua den azaldu digu irakasleak. Adibide horien artean "El maltrato sútil" bideoa daukagu: musika egokia erabiltzen du gai horretarako; hitz batzuen tonua aldatzen du, gauza batzuei indarra emateko; musika omentuaren arabera igo edo jeitsi egiten da...
Beste bideo on baten adibidea honako hau da, Haziak eta Jakintza izenekoa. Musika momentu egokian sarzten da, eta irudien aldaketetara egokitzen da.


HAZIAK ETA JAKINTZA from Basortu Elkartea on Vimeo.

Bueno ba, gaurkoz amaitu dut gogoetarekin, beti bezala datorren astean gehiago!

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

3. SAIOA

Kaixo!!
Astero bezala, hemen nauzue berriro ere, IKT klasean egin dudana komentatzeko.

Aste honetako saio teorikoan, talde bati aurkezpena egitea egokitu zaio. 5 urteko umeek posta elektronikoa erabiltzeko proiektu bat aurkeztu ziguten, Euskal herriko bi eskolatako esperientziak kontatuz. Aurkezpen ona egin zuten orokorrean eta oso gai interesgarria irudtu zitzaidan. Asko harritu ninduen proiektu horrek, harrigarria baita hain ume txikiak posta elektronikoarekin lanean aritzea.



Saio praktikoan, hainbat gauza ezberdin landu ditugu. Lehenik eta behin, gure blogarentzako lizentzia eskuratu ahal izan dugu creative commons-en. Lizentzia lortzea oso erraza izan da, eta gure blogarentzako pribatutasuna zehaztu ahal izan dugu. Bestalde, web orri bat ezagutzeko aukera izan dugu, copyscape, eta bertan gure lana kopiatua izan den ala ez ziurtatzeko aukera daukagu.
Hori alde batera utzita, argazkiak editatzeko programa ezberdinak ikusi ditugu. Talde bakoitzak programa bat aztertu behar izan du, gero besteei horren funtzionamendua azaltzeko.
Gainera, argazkien ezaugarriak aztertu ditugu, kolorea, argia, planoa... Talde bakoitzetik bi pertsona kalera atera behar izan dira, eta gai baten inguruko argazkiak atera dituzte, gero guztioi erakusteko.

Aste honetako bi klaseak nahiko interesgarriak iruditu zaizkit, ezagutzen ez nituen gaiak jorratu ditugulako.